CAR - Club Atlético Renteria
Eskolan zaude >> Aurkezpena
Escuela-CAR Escuela-CAR Escuela-CAR
Eskolatik Kalera - CAR
EUSKARA ESKOLATIK KALERA!
· Diagnostikoa     · Euskalduntze Plana

Errenteriako Atlestismo Eskola betidanik izan da “Club Atlético Rentería”ren oinarria, adin txikiko atletak aritzen dira bertan. Benjaminekin hasi eta klubarekin federatu bitarte.

Urteak daramatzagu inguruko eskoletako haurrekin lanean, eta bereziki azken urte honetan, aspaldian bizi izan ez dugun egoera bizi dugu berriro, hain zuzen: egitura sendo bat eratu, eta ikastetxeetan ikasleek Atletismoa landu dezaten eskaintzea. Beraz, gurekin eta Oarsoaldeko gainontzeko ikasleekin batera Atletismoa praktikatzeko aukera izan dute gure instalazioetan eta gure zuzendaritzapean.

NON GAUDE?

Aspaldi utzi genituen Gabierrotako instalazioak. Instalazio haietan, nahiz eta baldintzak txarrak izan, maila guztietako atleta ugari aritu zen gurekin. Gaur egun, bereziki Beraungo estadioko udal instalazioetan egiten dugu lan. Bertan izaera singularra duen pista bat dugu, eta horrek ahalbideratzen digu era guztietako atletismo probak egiteko aukera, jaurtiketa luzeak izan ezik, instalazio honek ez baitu erorialdirako leku aproposik.



NOREKIN ARITZEN GARA LANEAN?

Gure helburuetako bat kirol hau kategoria guztietako haurrei eskaintzea da, txikienetatik hasita. Beraz, benjaminekin hasi eta kadete, gazte edo junior kategorietan federatu arte.

Batzuekin zein besteekin ez dugu jakina modu berean lan egiten:

Txikienekin saio ludikoak antolatzen ditugu, besteak bezain teknikoak, baina adin eta sexu bakoitzari dagokion materiala erabiliz, betiere begirale tituludunen esanetara.

Arituagoak diren atletek saio teknikoagoak egiten dituzte eta betiere, helburu zehatzagoak lortzeko. Helburuak aurrekoen kasuan orokorragoak dira, kirol aniztasuna sustatu eta espezialitate goiztiarra saihestuz.

NOLA EGITEN DUGU LAN?

Gure metodologiaren oinarria norbanakakoaren tratuan datza, gure eskolako partaide den atleta bakoitzak dagokion saioa jasotzen du. Honekin ez dugu esan nahi talde dinamika alde batera uzten dugunik, izan ere gure saioak antolatzeko garaian taldea da gure bigarren oinarrizko bitartekoa.

Bistan da, hastapeneko adinekoekin, taldean egiten dugula lan, saioak ez dira hain indibidualak. Urteak aurrera egin hala  saio hauen nolakotasuna aldatu egiten da eta lana indibidualizatuagoa izaten da.

Gure entrenamenduetarako ordutegia nahikoa finkoa da. Astean bitan egiten ditugu, astearte eta ostiraletan 17:30etatik 19:00etara, Beraunen dugun Sedean. Eskola-umeen entrenamendurako ordutegia malgua da oso, eta egunak  eta orduak ikasturte hasieratik parte hartzen duen taldearekin adostutakoaren  araberakoa izango da.

ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK?

- Atletismo Eskolaren barruan, Euskeraren erabilera sustatzea.
- Gure inguruneko gazteen artean atletismoa sustatzea.
- Edozein eskola-umeari atletismoa egiteko aukera ematea, ez du axola zein ikastetxetan   ikasten duen.
- Ikastetxea eta gure arten lotura formala eratzea, kirolariaren eta gure entitatearen   artean solaskide izan dadin.
- Guregan konfiantza erakusten duen orori formazioan lagunduko diogula hitz ematea.
- Atletari merezi duen tratua eskaintzea, kirolari eta pertsona dela kontuan izanda.
- Atletismoa sozializatzeko eta heziketarako tresna gisa erabiltzea.

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN ETA EZAGUTU GAITZAZU

ESKOLAKO ZUZENDARI TEKNIKOA: Ibai Saavedra
Telefonoa: 676139163
Informazio gehiago: atleticorenteria@gmail.com

Club Atlético Rentería
Avda. de Navarra, 11-13 bajo
20100 ERRENTERIA (Gipuzkoa)
atleticorenteria@gmail.com